Bidaurretako erretaula Errenazentista
Zaharberritzea
I. Atalburua: erretaula egiteko teknika
4. Pintura kapa
4.1 Urreztadura
4.1.2 Mixtioizko urreztaduraMixtioizko urreztaduraren teknika ere ageri da obra
honetan , eskas-antzean baldin bada ere . Urreztadura- tipo
hau marroi-tonuko tunika batzutan erabili izan da, honi
dekoraziozko motiboak gehitzeko.
Azalera jada polikromatu baten gainean eta etxantiloi
trokelatu batean barna aplikatzen zen pintzel batekin itsasgarri
edo finkagarria, urrezko diseinua lortu nahi zen tokian.
Itsasgarri honen gainean urrezko ogia ezartzen zen.
Gero ixipu bat pasatzen zen azaleraren gainean, handik
soberakiaak kentzeko eta urrea bakarrik gelditzen zen itsasgarria
aplikatutako lekuan.
Teknika honekin egindako motiboak errepikatu egiten
dira beren artean; hainbat modelo aurkitzen dira tuniken
hedaduran uniformeki zabaldurik daudenak. Esan daiteke,
kasu bakarra dela, obra honetako tekniken artean, etxantiloiak
erabili direnekoa.
Mixtioizko urreztadura (aingeruaren ilea).
Mixtioizko urreztadura trokelarekin.
Beste zona batzutan ere erabili da mistioi-urrea, urre
distiraziak ezbezalako egindura edo azalera ematen bait
du, eta ez da hura bezain uniformea eta distiratsua. Ohitura
denez, urreztadura-mota hau hango pertsonaje ugarienet aingeruen ileetan eta arbola-enborretan bakarrik
ematen da.