Bidaurretako erretaula Errenazentista
Zaharberritzea
I. Atalburua: erretaula egiteko teknika
3. Sostenguaren prestaera
3.2 Prestakina
Prestakinaren funtzioa, normalean igeltsozkoa (kaltzio
bihidratatuzko sulfatoa Soga 2H20) edo kretazkoa (kaltzio-
karbonatoa C0,Ca) izaten bait da, egurraren azalera berdindu eta uniforrnatzea da eta kolore-geruza hartuko
duen oinarria egokiagoa eta ez hain zupakorra egitea.
Prestakin espainiarren berezitasun bat berauen loditasuna
zen, prestakin portuges edo alemanekin konparatzen
baldin badugu.
Erretaula honi dagokionez, erabilitako prestakina izan
da, kaltzio-sulfatoa, hainbat geruzatan ezarria eta polikromatu
edo doratu beharreko azalera guztia besarkatzen zuela.
Geruzaren lodierak 200 eta 500 mikren artean bariatzen
du normalean.
KaltWo-Suifatozko kristalak.
4.eszena: Pintura-pelikula urratua dago eta agerian uzten du prestakina.