Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 21, osteguna

Bidaurretako erretaula Errenazentista

Zaharberritzea

I. Atalburua: Eginbeharra


2. Sostenguaren zaharberritzea

2.3 Panelen eta egituraren birkolatzea

Eszenak osatzen dituzten panelak biziro bananduak
aurkitzen ziren batzutan. Haietako batzuk deskolatuak
zeuden eta horregatik beharrezkoa izan zen: haiek berriro
polibinil azetatoz kolatzea eta junturak sendotzeko mihiak
eta ziriak ipintzea.

Ezkutu gainean egindako konponketak: langeta mugikorrak.Ezkutu gainean egindako konponketak: langeta mugikorrak.

Eszenek banadurak zeuzkatenean, baina beren multzoa, jatorrizko langetei esker, lotuta mantentzen zenean eta banantzeko arriskurik ez zegoenean, eskurik ez ezartzea erabaki zen.

Arkitektur egituraren barruan, denborarekin askatuta zeuden pieza guztiak birkolatu dira, hala nola kapitelak, basak eta arkitrabeak.

Bost zaurietako ezkutuak oso hondatze-prozesu aurreratua ageri zuen, intsektu egurjaleen erasoak eta langeta finkozko armadura bat zirela medio. Armadura honek tentsio handiak sortu zituen, zeintzuk zartatuak eta bananketak sortu bait zituzten hura osatzen mten piezen artean.

Piezaka desmuntatu zen eta pieza bakoitza Paraloidez sendotu zen. Konjuntoa berriro eraiki zen, langeta finkoen ordez beste mugikor batmk jarri ziren, egurrari mugitzen uzten diotenak.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net