Bidaurretako erretaula Errenazentista
Zaharberritzea
I. Atalburua: erretaula egiteko teknika
2. Sostengua
2.1 Eszenak
Bakoitza bina intxaur-oholez osatuak daude, eta ebakera
radiala edo tangentziala daukate, zabalera desberdinekoa.
Estuenak 25 eta 40 cm.ren artean ibiltzen dira eta
zabalenak 50 eta 65 cm.ren artean. Lodiera 5 eta 7 cm.ren
artean ibiltzen da. Panel hauen luzera gero eta handiagoa
da pisuak goratu ala: aurreneko pisuan 84 cm. dira, bigamenean
135 cm., eta hirugarrean 150 cm.
Oholak zerraz ebakiak daude, atzetik akaberarik eman
gabe, eta ertz bizika kolaz batuta. Batura gaikaldean
sendotzen da igeltso eta kolatan basitutako iztuparekin.
Kasu bakar batean aurkitu da mirubuztan bikoitz bat
ohol hauen batura segurtatzeko. Goiko bi pisuetako panelek
egurrezko langeta trapezio-itxurako bat daukate sendogarritzat,
aurpegialdeko beheko partean, bi buruko iltzeekin.
Gainera, eszena hauetako batzuk arrasendotuak daude
gaikaldeko ertzean era berean finkatutako langeta
errektangular batekin; langeta hauek bago egurrez (Fagus
sylvatica) eginak daude.
Bi panelek ebakidurak dauzkate azpikaldean, eta beste
batzuk, berriz, badirudi jatorrian berean izan zirela zepilatuak
beren goiko partean: prestakin-hondarrak aurkitu dira
zona hauek estaltzen.
Badira zulogune erdizirkular batzuk ere oholen goiko
eta beheko ertzetan, finka-iltzeak jartzen ziren lekuetan.