Oñatiko Bidaurretako Klarisen monastegia da Gipuzkoako lehen moja-komentua, eta gure lurralde honetako Ondare Historiko-Artistikoaren multzoan garrantzi berezia duen elementua.
Komentu honetako erretaula errenazentista erabat hondatzeko arrisku laman aurkitzen zela ta, berori zaharberritzeko lanei ekin zitzaien 1988an eta oraintsu bukatu dira lanok.
Orain aurkezten den argitalpen honetan, azterketa historiko bat egiten da komentuari buruz eta bere fundatzailea izan zen Juan Lopez de Lazarraga oñatiarrari buruz, eta gainera erretaula zaharbemtzekoan erabili diren teknikak azaltzen dira xehe-xehe. Inondik ere laguntza ederra izango da idazlan hau, gipuzkoar guztiek arte-lan errenazentista honen goimailako kalitatea ezagutu dezaten, apartekoa eta bakana bait da Euskal Hemko arte-panorama osoan. Aportazio handia ere handia da gure arte-historiarentzat, izan ere ez bait da ezaguna askorentzat historia hau eta gure iraganaren ikerketarako hainbeste argitasun ekar bait dezake.
Bidaurretako Erretaularen zaharberritzearekin aurrera- pauso bat eman da, gure lurraldeko Ondare Historiko- Artistikoa mantentzeko ahaleginetan, Foru-Diputazioa egiten ari den lanean, garrantzi handi-handikoa da, izan ere, gure nortasuna gordetzeko ta.
Imanol Murua Arregui
GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSIA (1991)