Dekoraziozko elementu gisa badira izar doratu batzuk
ere fondo urdinaren gainean Jaiotzako eszenan. 2-4 cm.
arteko diametroa daukate eta paper doratuan eginak daude
(hau da, papera sostengu bezala, prestakina, bol-a eta
urrea). Irregularrak dira tamainaz eta formaz; horrek esan
nahi du, eskuz ebakiak izan zirela inolako trokelik erabiltzeke.
Paper urreztatuzko izarra azuritazko fondo-gainean.