Bidaurretako erretaularen badaezpadako kontserbazio- egoera izan da oraingo errestaurazio-lanok martxan jarri dituena; hauen helburua da, hala haren egitura eta sostengua nola haren polikromia konpontzea. Lan guztiok egin dira, hasi 1988ko Maiatzetik eta 1989ko Azaroa bitartean.
Kalitate handiko arte-lana da, bistakoa bait da hori taila-lanen fintasun eta kategorian, horien dekorazio eta polikromian, eta horiek Euskal Herriko arte errenazentistaren panoraman duten bakantasunean; guzti honen aurrean ez zegoen hura bere egoera hartan alferrikaltzen uzterik, eta eskua ezarri beharra zegoen ahalik eta azkarrena.
Era askotakoak izan dira erretaula hau errestauratzekoan afrentatu behar izan diren problemak. Alde batetik problema «fisiko» hutsak, denboraren joairan materialek berez jasan duten andeatzea eta alferrikaltzea. Bestetik, gizonaren eskuz jasan behar izan dituenak. Hauek eztabaida «filologiko» bat planteatzen dute, nola bait da obraren egitura zehazten saiatzea, larriki mutilatua bait dago erretatula, eta lehen inondik ere bazituen alementu askoren faltan.
Asuncion Arrazolak kontatu digunez, lehen batean elizako absidean kokatua zegoen erretaula hau eta han egon zen 1753a arte, urte hartan trukatu zuten gaurko erretaula barrokoarekin eta. Erretaula zaharra kapituluko salara eraman mten urte berean, eta toki txikiago batean jartzeko moldatu zuten, hari zati batzuk kenduz. Berrehun urte baino gehiago egin zituen han, atzera elizako ezkerreko albo-trantseptu batera eraman zuten arte.
Ez bait dago inolako dokumentunk (deskripzio edo trazarik) aurkitu erretaularen jatorrizko zer-nolakotasunari buruz1, ezin genezake jakin zenbat pieza galdu diren, edota gaur isolaturik dauden hainbat elementu non jarri beharrekoak diren. Obraren gaurko egoerak galde batzuk planteatzen ditu. Esate baterako: zein ziren erdiko kalearen jatorrizko egitura eta neurriak, izugarri zabala bait da gaur kale hori eta fondo gabea, eta mukulu biribilezko irudiek kontraste egiten bait dute bertan elizako hormafondoaren mriarekin. Edota beste kasu bat ipintzearren, nola ixten zen antzinako atikoa (kalbarioa bait dago bertan), zeren alboetako bi zutabek galdua daukate eusteko funtzioa.
Erretaula zatikatu hau berriro batu eta honi zentzu bat emateko problema zen beraz egitekorik zailena. Obraren hasierako errealitateari hurbilduko zitzaion soluzio bat bilatu behar izan da, ezezaguna bait da hura puntu askotan, baina beti ere faltsoa izango litzatekeen errestaurazio bati biderik eman gabe.
Baina erretaula hau errestauratu beharrean jarri gaituzten arrazoiak, guk lehenago «fisikoak» deitu ditugunak, eta guganaino heldu diren piezen kontserbazioari mzenean erasotzen ziotenak izan dira.
Komentua orain dela gutxi izan da berritua: elizaren teilatuko egurrezko egihira sendotu da, teilatua berritu eta albo-trantseptuko ganga errestauratu da. Andeakuntzaren nizeneko kausak desagertu dira, baina hark sortutako kalteak ez du oraindik bere martxa gelditu.
Hala ere, andeatze-prozesu honen eragilerik handiena, erretaula toki desegokian egotearen ondorioz izan da: intsektu egurjaleen ugaltzea, benetako inimak bait dira eskualde heze-epeletan (Euskal Heman kontuini), eta benetako txikizioak egin dituzte egurrezko eraikuntzetan.
Intsektu hauek erasota zeuzkaten, bai erretaularen egitura, bai mukulu biribilezko irudiak eta bai erliebezko eszenak, beren azpikaldean batipat. Pieza batzuk erabat ahulduta zeuden, intsektuek jan-jan eginda zeuzkatelako. Beraz, egurra desintsektatzea eta sendotzea ezinbestean eta agudo egin beharreko lana zen.
Aipatutako problema hauetaz aparte, baziren beste ikuspegi batzuk ere haren zaharberritzea kontseilatzen zutenak, nola bait ziren: urteen poderioz pilatutako zikina, askatu eta erortzeko arriskuan zeuden zati eta zonen existentzia, kolore-hutsune handiak prestakin zuri bat bistaratzen zutenak, zeintzuk, kontrastez, begiratua berengana erakarriz ez bait aten obra bere konjuntoan ikusten uzten. Honek guztiak eragin zion, 1988ko Maiatzean, Gipuzkoako Foru-Diputazioari, pieza honen errestaurazioari ekitera. Horretarako ARTELEKUko errestauratzaile-talde batek, ebanista bat lagun zutela, desmontatu egin zuten erretaula, zona batmk, beren polikromia amskuan zeukatenak, bertanbeheratik babestuz. Desintsektazioa komentuan bertan egin zitzaion eta gero ARTELEKUko lantokira eraman zen; eta egurra deformatu ez zedin, elizan zeukan hezetasun-maila berdinean mantendu zuten.
1 Juan de Lazarragaren deskripzioa proiektu bat baino ez da, geroago beste ordenantza batek aldatu mena, ez bait da ezagutzen haren paraderorik .