Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 21, osteguna

Bidaurretako erretaula Errenazentista

Zaharberritzea

I. Atalburua: Eginbeharra


1. Arkitektur egituraren berregitea

Erretaularen gainean egindako aldaketak begiratuz, gaur egun kokaerarik gabe dauden arkitektur elementu guztiak bilduz eta garai hartako beste erretaula batzuekin konparazioak egin ondoren, berreraikuntza grafiko bat egin dugu, obra bere jatorrian nolakoa ote zen bururatuz:

- Zokaloan lapranean ebakita dauden arkitrabeetatik atera daiteke, erretaulak, bere erdialdean eta altura horretan bakarrik, egitura irten bat zeukala, sagrario bat izan bait zitekeen.

- Atikoko kolometan ageri diren mozturek usterazten dute, lehen altuagoak izango zirela eta tarte handiagoa izango mtela beren artean kalbarioa jartzeko.

- Ensanble-kaxek, arkitrabeen azken ilarako gaikaldean eta atikoaren koloma-gainean aurkitzen direnek, aditzera ematen dutenez, inondik ere bazirela han elementu gainjarriak, gaur egun desagerturik daudenak.

- Gaur egun ubikaziorik gabe dauden zenbait pieza (intxaurrezko hiru panel polikromatu, hiru mtabe txiki, hiru aingeru-buru) frisoarena eginez joan zitezkeen, bat aurreneko eta bigarren pisuen artean eta beste bat goiko parkea errematatuz, garai hartako beste erretaula plateresko batzutan ageri direnez (adib. Elorrioko S. Agustinen, Palenciako Katedrale ko S. Gregorion , etab.).

Berreraikuntza honetan faltako lirateke, atikoaren koroamendua eta hauts-babeskia, ez bait da elementurik batere gelditzen horiekin hipotesika- hasteko.

- Erdiko kalearen zabalera estutzea.

- Irudiak kokatzeko hormakonkak sortzea.

- Pisuak arkitrabe berriekin batzea.

- Atikoa ixtea.

Zutabe-oina: sostengu-galera.Zutabe-oina: sostengu-galera.
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net